Goizalde Landabaso

Demasekoa

2024ko urtarrilaren 30a
05:00
Entzun

Espainiako irrati pribatu batean kirolari buruzko adierazpenak egin ditu David Trueba idazle eta zinemagileak. Ez dakit ezagutzen ote duzun, baina kirolzalea dela esan diezazuket, eta, zineman eta literaturan ere, gauza interesgarriak egin dituela. Askoren buruan dagoena, alegia, munduko toki askotan dagoen meloia hartu eta erdi bi egin dituela mahai gainean eztabaidarako gaia utziz: kirolak egun demaseko denbora eta espazioa betetzen du gizarte hauetan. Asko poztu nau kirolzalea den norbaitek esateak, kirolzale ez garenok marra aspaldi gainditutzat ematen baitugu. «Nik uste dut kirola ari dela hedabideetako orduak eta orduak eta orduak eta orduak betetzen. Demasekoa eta itzela da. Kirola oso osasuntsua da, baina dagoeneko, lar da». Ez dira nire berbak, kirolzale eta kirolen gainean asko idatzi duen David Truebarenak dira. Zinemagile eta idazleak uste du neurririk ez duen etekin ekonomiko handiko negozioa dela kirolarena, eta horrek dena irentsi duela, baita gauza garrantzitsuak ere. «Dena oso zoroa da», dio zinemagileak. Entzuten ari nintzaiolarik pentsatzen nuen kirolzale batek hori uste izatea marka dela, gero. Atera kontuak kirolzale ez den batek zer pentsatuko duen kirola guztiaren gainetik zapaltzaile erraldoi bat bezala pasatzen denean.

Agian unibertsitateko norbaitek azterketa sakonagoa egingo du, noizbait; eta beharbada, gizarteko soziologian izandako eragina azalduko dute. Are gehiago, baliteke balioetan ere izandako aldaketak aztertzea. Ez dut uste David Truebak ateratako ondorioetatik oso urrun egongo direnik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.