Zihara Enbeita.
LARREPETIT

Denda sare, sarea denda

2016ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alex Gibelaldek Enpresarean Foroan zioen galdu egin dela On eta Off arteko zubia, egun guztia gaudela On. Hainbatetan entzun dugun moduan online mundua ez dago offline mundutik aparte, biak osotasun baten parte dira, elkarren osagarri.

Hamar urte barru denda asko erakusleiho huts bihurtuko direla dio IBMren txosten batek. Bezeroek produktuak ikusi, ikutu eta probatzeko lekuak izango omen dira dendak, nobedadeen berri izateko, baina erosi internet bidez erosiko dugula eta zuzenean etxean jaso aukeratutakoa. Online egongo da biltegia bera eta online egingo da inbentarioa, kudeaketa. Hala ere, euren zeregina aldatuko den arren, denda fisikoak oraindik behintzat ez omen dira desagertuko, arreta zerbitzu on baterako giltza izango direlako eta batez ere bezeroei esperientziak eskaintzeko beharrezko. Bezeroek gero eta gehiago beste zerbait gehiago eskatzen omen dute. Markarekin bat egitea, zerbait berria bizitzea. Denda online bakarrik sortu zuten asko hasi omen dira euren online dendaren erakusleiho izango diren denda fisikoak zabaltzen.

Gero eta jende gehiagok legez online erosteko ohitura dut nik ere, hori hala da, baina auzoan badago auzoan erosten dugu. Sareak beste era batera herrian lortu edo erosi ezin dugunhori eskuragai izateko aukera ematen digu.

Hala ere, oraindik ere, etxetik baino gehiago auzoan bertan erosten dugu. Herrira, erdigunera, gutxitan joaten gara (eta hori herri txikia dela gurea) eta berdin denda handietara. Eta norbere auzoan erostea baino esperientzia hoberik ez dakit dagoen. Dendari eta bezeroaren artean sortzen den konfiantzako harreman horrek ez dauka eta preziorik. Auzoa, herria nola egiten den, nola saretzen den ikusteak preziorik ez daukan moduan. Denda sare ala sarea denda. Ala posible da biak batera saretzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.