Larrepetit

Derry-Gasteiz

urtzirrutikoetxea
2011ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Tony Doherty elkarrizketatu nuen herenegun. Derryko Igande Odoltsuan britainiarrek hildako hamalau irlandarretako baten semea da. 9 urte zituen orduan. 1981ean, duela hogeita hamar urte, H-Blokeetan preso zegoen, Bobby Sandsek egun batzuk zeramatzan ordurako gose-greban.

Torturaren inpunitatea aski ez balitz, autolesioen zinismoa dago. Eta kazetari legez une horietan sentitzen dudan nazka, espainiar lankideek –eta Euskal Herriko hainbatek, baina hemen erreparo handiagoz berba egin behar dute– beren burua propagandari erabat salduta, ofizioaren gutxieneko profesionalak, iturriak eta informazioak kontrastatzea, gerra-propagandaren mesedetan jarrita. Torturaren aurrean txaloak eskatu dizkiote Sorturi. Martxoaren 3an torturak txalotzeko eta kutxa bati egindako erasoa salatzeko eskatu. Eta erantzun behar, erantzun behar denez. Ez gara honaino heldu, lehendabiziko tranpan erortzeko.

Sekula ez dute gerra-dezentzia txikiena izan. Ez dute Gasteizko sarraskia ikertu, haren erantzulea ohean lasai hilko da, bera buru duen alderdia Espainian agintean dela. Gasteizko harakinari inork ez dio ezer esango. Baina Zornotzako Txiki-Otaegi plazaren izena kendu behar da. Argalari omen egitea zigortu behar da. Bego. Hartuko dugu mendeku, irlandarrak erakutsi zigun moduan: gure haurren algaran. Har ditzatela beraientzat torturaren psikopata sadiko guztiak, Melitondik Marlaskara. Txiki eta Otaegiren plaka, Argalaren izena, Joxe Arregiren oroitarria kenduko dituzte. Eta berriz ere, maite zaituztegu esango dugu. Memoriaren borroka gurea da, Tony Dohertyri terrorista zela esan ziotenean argi zeukan legez. Baina ez gara horrekin konformatzen.

«Derryra itzuli nahi nuke» kantatzen du Anje Duhaldek, Bobby Sandsek idatzitako kantaren itzulpenean. Lehen ere hondora joan ziren galeoi espainolak, eta inperioarenak aspaldi egin zuen. Tiocfaidh ar la.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.