Berlin, astelehen eguerdia; telefonoak jo du, lagun minaren ahotsa Tokioko kabina batetik, arratsaldeko seiak dira Tokyon, eta dio: hemen lasai daude, japoniarra izan behar lasai egon ahal izateko, ezin denezezer egin, normaltasuna imitatzen dute, baina ez da normala, mahai azpian sartu gara gaur goizean, lurra berriz zabuka hasi denean, leihoetatik urrundu behar da, ahal dela kalera irten, baina estu-estua da dena hemen, inguruan ez dago espazio zabalik, etxeak jausiko litzaizkiguke gainera, kalera irtenez gero momenturo bonba bat eroriko dela uste dut, gerran bageunde bezala, supermerkatukoak ere gerra garaiko irudiak, apalakerdi hutsik, ura eskas, telefono sarea etengabe saturatuta, aireportuarekin konektatu ezinik, hemendik alde egin nahi dut! Eta erreaktoreak?, galdetu diot,baina mehatxu nuklearraabstraktua egiten zaio, askoz ere ulertezinagoa eta urrunagoalurrikarak baino, arriskua kontrolpean dagoela esan diete, eta nahiago dute sinistu, hondamendiaren hirugarren buelta horren kezka ito.
Egiaz, isurketa erradiaktiboaren astindua, eguraldia kontra jartzen bada are gehiago, lurrikararena eta tsunamiarena baino beldurgarriagoa litzateke. Lurraren ikarek jipoitu dute Fukushima, bi bonba atomiko ezagutu dituen herrialdean, plaka tektonikoen kokapenagatik inarrosia izateko aukera handiak dituen irlan. Sutan ikusi ditugun erreaktoreok frogatzen dute zenbateraino izan daitekeen gizateria burugabea.
Munduaren bukaerako irudiak dira Japoniako kostakoak, Hollywood baina zuzenean, beste behin. Itsasoak irensten duena ezdeusa da aireko ikuspuntutik. Ga-ddafiren hegazkin militarren ikuspuntutik, bonbardatzen dutena ezdeusa izango den bezala; txikizio horien irudirik ez da heltzen ordea. Lagun minak dio telefonoan, zer gertatuko zain gaude. Eta pentsatu dut zain egotea beste aukerarik ez dugunean soilik egiten duguna dela.
Larrepetit
Erabakiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu