Larrepetit

Iluntasuna

Garazi Goia.
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Satelite bidez ateratako argazki bat erakutsiz hasten du Barbara Demick kazetariak Nothing to Envy, Real Lives in North Korea liburua (Besteak adinako bizitza arruntak Ipar Korean). Demick 2001. urteaz geroztik Ipar Korearrak elkarrizketatzen ibili da, eta beraien lekukotasunak bildu ditu liburu horretan.

Gauez ateratako argazkia da liburuan dagoena, eta satelitearen urruntasunetik begiratuta, argitasunaren adierazgarri da mapako zuritasuna. Puntu zuriz beteta azaltzen da Hego Korea, eta Seul inguruan, batez ere, orban zuri handia erakusten du argazkiak; kaleetako argiak dira, dendetako neoizko fluoreszenteak, gauez piztuta gelditzen diren etxe orratzetako bulegoetatik datorren argitasuna, batera eta bestera gelditu gabe dabiltzan kotxeak. Aldiz, maparen goi aldea beltz-beltza dago, puntu zuririk gabe, ilun. Ipar Korea da. Sobietar Batasunaren kolapsoarekin, erregai merkeen horniketa bertan behera gelditu zen, eta Ipar Koreako ekonomiak ezin izan zuen bere horretan eutsi. Orduan, Ipar Korea itzali egin zen.

«Ezin dugu gauez irakurri, ezin dugu gauez telebistarik ikusi. Ez daukagu kulturarik argitasunik gabe», esan du elkarrizketatu batek. Beste batek nostalgia hotzez gogoratzen ditu nerabe garaian iluntasuna maitatzera iritsi zen uneak: inork ikusteko arriskurik gabe gauero mutil lagunarekin egiten zituen hitzorduak aipatzen ditu, aurpegia ikusi gabe presentzia sentitzen ikasi zuteneko momentuak, isiltasuneanegindako ibilaldi luzeak. Etsipenez, irribarrerik gabe kontatzen dituen oroitzapenak dira. Azkenean, iluntasunean alde egin zuen Hego Koreara bere familiarekin, ezkutuan.

Iluntasun horretan hil diramilaka ipar korear, eta iluntasun horrek baita ere desagerraraziditu inoiz jakingo ez ditugun hainbat miseria. Bitartean, kanpoko argitasunetik hara begira jarraitzen dugu, baina itsu bageunde bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.