Larrepetit

Irakurritakoak

Garazi Goia.
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Paseoan nenbilen Londresko Notting Hill auzoan, eta George Orwell bizi izan zen etxea salgai dagoela ikusi dut. Etxe polita da, hesiz inguraturiko berdegune txiki bat dauka sarreran eta plaka bat dago etxaurrean, Orwellek bertan emandako urteak seinalatuz.

Hamabi-hamahiru urte nituela irakurri nuen lehenengo aldiz Orwellen Abereen etxaldea liburua. Eskolan hilero liburu bat irakurrarazten ziguten, eta liburuari buruzko lan bat egin behar izaten genuen gero, istorioaren laburpena, pertsonaien deskribapena eta iradoki zigun irakaspena biltzen zituena. Urte berean irakurri nuen Orwellen 1984, gazteleraz. Abereen etxaldea irakurri nuenean ezer gutxi nekien Stalini buruz. Are gutxiago Errusiako Iraultzari buruz, eta satiraren esanahia beranduago erregistratu nuen nire hiztegian. Ez naiz gogoratzen 1984 nobelako Anaia Nagusia nola deskribatu nuen nire txostenean edo Orwellek asmatutako distopiaren kontzeptua nola definitu nuen narrazioaren laburpenean.

Handik denbora gutxiraMilan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezinaeta Kafkaren Metamorfosialiburuak irakurri nituen.

Azkenaldian berriro irakurri ditut lau liburu horiek,eta interesgarria izan da atzera begiratuz egindako ariketa. Eskolako liburutegian nik aukeratu nituen liburuak, baina inork ez zidan esan ez zirela egokiak nire adineko batentzat eta hobe nuela abenturazko nobela bat aukeratu izan banu. Irakasleak ez zidan esan nire orduko interpretazioa okerra zenik eta ez nuela ulertu liburuen benetako esanahia. Gustatu zitzaizkidala badakit, edo behintzat liburu onak eta idazle intelektual eta ezagunenak zirela banekielako, ez nion neure buruari ez gustatzeko aukerarik eman; eta pozik nengoen nobela horiek irakurritako liburuen zerrendan nituelako. Orduan egindako lan horiek aurkitzea gustatuko litzaidake, nonbait gordeak badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.