Larrepetit

Iritzi publikoa

UXUE APAOLAZA
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Iritzigileak borborka dabiltza Sorturen berri izan dugunetik, hiru fasetan gainera moderatzaileari gaien ordena jartzea erraztuz; estatutuak lehenengo, izena gero, inskripzioa azkenik, eta hori guztia hasteko bakarrik. Tertulia batean legez kanpo utz dezaten aukerari buruz ari zirela, Madrileko iritzi publikoa aipatu zuten; denek zuten haren berri. Ni Madrilen bizi naiz, eta ez dakit; berdin ikusi dut lankidea pantailaratu orduko Rufi Etxeberriari «nazi de mierda» deitzen, nahi duena erakundeetan ETArentzat dirua eta datuak biltzea delako, edo Sortu hauteskundeetan ez egotea, alderdien legea guztiz antidemokratikoa dela defendatu duenik. Biak madrildar. Tertulian gehien salduriko egunkarietako bozka digitalak, editorialak eta iritzi artikuluak zituzten datu. Ez dago inkestarik ere. Ia axioma da gehien irakurririko egunkariak gehien bozkaturiko alderdi politikoen isla edo gida direla, dirua jartzen duenaren gogoa argitzen dutenez. Baina erosoa izan arren, ezin du horrek madrildarren isla izan.

«Ezker abertzaleko jendea nekaturik dago»; nik, urte asko-asko ez badut ere, ez nuke esango ezker abertzalearen ezaugarria alferkeria denik; «Kontziente dira [ezker abertzaleko buruak] hiritarrak [euskaldunak] konbentzitu ez dituztenaz», eta alderdia sortu aurreko portzentaje hetereo bat; «denek espero dutena da...».

Gainera, ez gara gai bakarrik gure inguruko iritziak jakiteko, kuadrillan irizten denaz estatistika eginik editorial sorta falta bada; Egiptorekin ausartzen gara, zer esanik ez Iranekin, Kubarekin, Venezuelarekin; ez dakit oinarria inkestak diren edo Estatu Batuetako inteligentzia zerbitzua, enpatikoa oso maiz frogatu dutenez.

Eta iritzi publikoa mito urbano bat baino ez balitz? Noizean behin Arizonan eta Iowan azaltzen dena, xerraturik sare sozialen batean, bozetan gutxi, agian kontsumo indizeetan itzal bat; ez balego, asmatu beharko litzatekeen gauza horietako bat da, existitu gabe, objektu hegalari ezezagunek baino erabilera gehiago dute behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.