Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Kantabria

2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Ume zarelarik oporraldia zelan eman gurasoek erabakitzen dute. Joera nagusi bi daude: hondartza eta mendia. Gu ume ginela, horien arteko hautua egin behar izan zuten gurasoek, eta lehenengoa gailendu zen. Artean ez ziren izugarrizko bidaia exotikoak egiten, guk behintzat ez genituen egiten, eta gurasoek bizitzaren atseden une horiek emateko kostaldea hautatu zuten. Lehenengo urteak Hendaian eman genituen, ostekoak Sopelan, eta azkenik aurkitu zuten lekua munduan Ea inguruan. Kantabria sekula ez da izan gure etxean hautu. Joera ere ez. Gure haurtzaroko hondartza Laga da. Gure amarena, Zarautz; eta aitarena, berriz, Arena eta Ereaga. Eskola garaian ere hautu nagusia hondartza zen eskola kideen artean, eta gehienek Bilbotik eskumaldera egiten zuten. Zarautz, Deba, Plentzia, Gorliz, Bakio, Bermeo, Lekeitio, Busturialdea, Errioxako herriren bat, Nafarroako besteren bat. Eta batek egiten zuen Kantabriara, OriƱon izeneko leku misteriotsu batera. Niretzat alde hori dena ezezagunaizan da beti. Badut senide bat bertan etxetxoa erosi zuena udara emateko. Baina, egiari zor, Bilbotik ezkerralde ingurura erosi zuen, Bilbotik eskuma ingurura ezin zuelako erosi, garestiegia baitzen. Ordezkoa izan zen, beraz.

Horregatik harritu nau entzuteak Bizkai erdiak eta Bilbo osoak ematen dutela udako oporraldia Kantabrian. Are gehiago, inguru horrekiko lehentasunak zur eta lur utzi nau. Pentsatu dut informazioa falta ziezadakeela, eta horregatik ez dudala ulertzen. Ingurukoen artean galdetu dut ea oporraldia non ematen ote duten. Bilbotik ordainsaririk ez duen autobidera jo izan dutenak Asturias eta Galiziara joateko izan da. Eta batek norabide hori hartu ohi du Portugal aldean duen leku kutunera egiteko. Alegia, litekeena dela burbuila batean bizi izana, baina Bizkai osoa eta Bilbo erdia baino gutxiago direla Kantabria hautatzen dugunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.