Kapitalismo erreala —gaur egungoa, proiektu neoliberalak haragitzen duena— zoramena da. Eta ez da metafora bat. Eta ez da analogia bat hondamendi ekologiko eta sozialera garamatzalako. Ez. Klinikoki, kapitalismo errealak zoramena —edo buruko gaixotasunak— orokortu ditu.
Oliver Jamesek jasotzen ditu datuak The Selfish Capitalist liburuan (Kapitalista norberekoia). Jasotzen ditu buruko patologien gorakadak. Hala, desordenen tasak ia %100eko igoera izan zuen 1946an jaio eta 1970ean jaio zirenen artean. Esaterako, 1982an 36 urte zuten emakumeen %16k zeuzkan «nerbioekin, tristeziarekin edo depresioarekin arazoak». 2000. urtean %29 ziren adin horrekin gaixo zeudenak. Gizonen kasuan, %8 ziren 1982an eta %13 2000an.
Jamesek beste aldagai bat neurtu zuen Erresuma Batuan: biguntasun psikiatrikoa. Biguntasun psikiatrikoak neurtzen du depresioen, fobien eta sintoma neurotikoen periodizitatea. 1977an populazioaren %22k zeukan, 1986an populazioren %31k. Herrialdeak gero eta «kapitalismo norberekoian» sartuago egon —alegia neoliberalismoan— orduan eta igoera handiagoa du biguntasun psikiatrikoak. Politikaren eta kulturaren sistemekin lotzen ditu Jamesek. Jamesek kapitalismo norberekoia lotzen du «bete ezin diren espektatibekin, [...] gizarte enprendedorearekin, zeinean jendea engainatu den esanaz Alan Sugar edo Bill Gates bihur daitekeela jende arruntak aberasteko duen gaitasuna murriztu den une berean [...]. 1958an jaiotako pertsona batek askoz aukera handiagoak zeuzkan sozialki gora egiteko, hezkuntzari esker esaterako, 1970ean jaiotako batek baino».
Baina egungo errelatoek ukatzen dute gaixotasun psikiatrikoek jatorri soziala dutela. Gaixotasun mentalak kimikara eta biologiara mugatzen dituzte despolitizazioaren ondoriogisa.

LARREPETIT
Kapitalismoa zoramena da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu