Kode Gorria

UXUE APAOLAZA
2010eko azaroaren 11
00:00
Entzun
Titularren ordenak pentsaraz dezake Sanchez Dragok hasi duela konfesioen azken olatua, baina suposatzen dut ez dela berria konfesio beharra, konfesore ezberdinekin;idazlearena Albert Boadella izan da, bi apurtzaile. Baina George Bush ez dut uste informaturik dagoenik horrekin, eta egin ditu bere konfesio kakatiak ere, ez sarraskiaren dimentsioak izututa, geroak jarriko dizkion epitetoen beldur ziurrenik. Zenbaiti ezliokete memoriarik idazten utzi behar.

Juan Jose Millas konfesore baino konfidentetzat, «entre nosotros te dire», Felipe Gonzalezek esan duena esan du. Jordi Evolek Jose Barrionuevori eginiko elkarrizketa gogoratu dut, non estolden beharrezkotasunaz aritu zen, ia tonu Nicholsonianoan. Gogoratzen duzue pelikula hori zeinetan Jack Guantanamoko koronela den eta Tom Cruise abokatu abilak kode gorriari buruz galdetuz «¡Por supuesto que lo hice joder!» oihukatzera eramaten duen?; topatu dut, Algunos hombres buenos. Felipe Gonzalezen tonua, baina, ez da hori;berak ezetz esan zuela daziurrenik esan nahi zuena, ahal izan eta etakide zenbait garbituez zituela.

Jose Bono hurbildu da gehiago, orduan egoera ezberdina zela esanda, gaur kexatzen diren askok orduan zer egingo zuketen ikusi nahi lukeela. «Zuk ezin duzu egia jasan! (...) Ez daukat (...) gogo izpirik ere nik ematen diodan askatasunaren mantapean jaiki eta oheratu eta gero (manta)bermatzen diodan modua kuestionatzen duen gizon batenaurrean azalpenak emateko. Nahiagoko nuke eskerrik asko esan eta aurrera jarraituko bazenu».

Baina ez, berriro tonuak du akatsa: Bono irribarrez ari zen, Jack ez bezala; asko gertatzen da tonu egokia ez topatzearena, agian konfesioak handikeria erakustaldiak direlako epaile baten aurrean beharrean fokuen laztanpean eginik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.