Laukiak

2010eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Gure auzoan, kaleko zuhaitzen inguruko laukiak txakur kakaz, plastiko zatiz eta zigarro kutxaz apainduta daude. Aldatzeko bidean egon daitekeen estetika da. Gero eta gehiago baitira, auzokoen aktibismoaren eraginez, hesitxo batekin mugatu eta lorategi bihurtzen diren laukiak. Auzoan zerbait aldatu nahi dutenen adierazpena.

Gure kalean bost dira dagoeneko. Ondoko kaleetan beste hiru zenbatu ditut. Pare bat kalera ematen duten lantokietako jendeak atonduak dira. Gainontzekoak, goiko solairuetan edo atzeko eraikinetan bizi diren landare maitaleek sortuak.

Eraginkorrak direla frogatu dute: Loreak hazten diren tokian txakur kakak desagertu dira eta zabor gutxiago pilatzen da. Baina erresistentzia maila jakin bat eskatzen du kaleko lorezaintzak, hesiak nahita apurtu edo landareak lapurtzen dituenik ere bada eta.

Ekimen pribatu gisa hasten den hori noiz bihurtzen da atzera bueltarik ez duen mugimendu? Noiz bilakatzen da hasiera batean salbuespena dena, eredu dena, inguru bateko ezaugarri berri? Bat hasten da eta jarraian animatzen dira besteak. Lorategi baten ondoan, hurrengoa agertzen da. Astiro-astiro, domino piezen logikarekin hedatzen dira kale gerrilla honen piezak.Atzo arte naturalak eta erremediorik gabekoak ziruditen kaka piloak onartezinak izan litezke etzi. Zenbaterainokoa izandaiteke aldaketa txiki haueneragina? Partaidetza motapuntual honek auzokogiroa bera errotik eraldatu lezake.

Txakur kakaz minaturiko kale honetan bizi garenetik nire asmoa izan dena auzo berriek burutu dute heldu eta berehala. Borondate eta trebetasun handiagoa erakutsiz. Negua estalita igaroko duten tulipa erraboilak sartu dituzte lurpean. Izotzaldia amaitu ondoren indarrez loratuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.