Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Liburuen kalteaz

2022ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Badira liburu batzuk, hartzen dituzu eta sartu ustez ibiliko zarela espaloi txukun batean bezala. Gero hasten dira oinak falta diren harlauzen gainean, joan behar zara motelago delako lokatzetan ibiltzea bezala eta lokatzaren ostean dator padura. Eta egiten dizu minak bezala zeren hasten zara ikusten zure desirez ari dela liburua baina azaltzen dituen moduan loria ikusten zenuen tokian, kasurik onenean, akatsa dagoela ala kaltea.

Gaztelerazko itzulpenean iritsi zitzaidan, Brumariak argitaratuta Pascal Gielen artearen soziologiako irakaslearen lana: Sorkuntza eta beste fundamentalismobatzuk (gazteleraz nahi ez izatera ingelesez eta nederlanderaz jatorrian argitaratua). Atsegin ditudan saiakera gehienetan bezala, liburua beste liburuetatik hartutakoen ordenaketa bat da, humilitas hutsa. Gielen-ek ikusten du egungo arte plastikoen mundua (ikus-entzunezkoena ere hor sar daiteke) zeharo dagoela makina neoliberalaren jokamolde diskurtsoak biderkatzen. Komisario independentearen figura aztertzen du, bira exhibizionistaren garaian atelierra, artistaren lantokia, estudioa, desagertzera bidean doala. Lehen han egiten zen ikerketa, gogoeta, han egiten zitzaion mundu materialari aurre, baina gaur egun zentralagoa da mugikortasuna, nomadismoa, bidaiak, sustraitze falta, kontaktuak, harremanak, loturak, komunikazioa, banaketa: «Komisarioek [...] aldi berean kapitalismo berantiarraren eskrezientziak kritikatzen dituzte artearen munduan jende gehiena neoliberalismoaren hari musikalarekin bikain dantzatzen den bitartean».

Mailukadaz mailukada sartzen zaitu zingiran Gielen-ek, nostalgikoki aski ulerkor eginez artearen diziplina askotan, salbuespenekin baina historia duela mendea ala mende erdia geratu zela. Ordutik ez dela zera nabarmenik egin ahal ala egin nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.