Larrepetit. Fredi Paia

Maguri

2011ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Maguri, mauri, mairu, moru, madju... izenak bat dira eta Islama baino askoz zaharragoak dira. Heleniar indoeuroparrek amauros esaten zieten Grezian euren aurretik bizi zirenei, erromatarrek mauri Afrika iparraldeko herri autoktonoei, hortik Mauritania. Ingalaterra eta Irlanda inbaditu zituzten zelta eta germaniarrek morris esaten zieten irla horietan aurkitu zituzten biztanleei, hortik egungo morris-dances, Santa Ageda inguruan lurra makilekin jotzen duten dantzak. Gurean kristautasuna heldu aurreko biztanleak dira mairu edo jentilak. Euren izena duten lekuz josirik dago lurraldea: Murueta, Murumendi, Jentilbaratz,Maguregi.... Satrustegik iradoki legez, nafar estatuarentzat militarki klabeak ziren lekuen izenak dira, guztiak ere. Adibiderako, Busturiko Montemoro dorre zaharra, Bermeoko olarik zaharrenen, Nafarrolen, ondoan dagoena. Edo Barrikako Mauriola, nafar tenplarioen dorre zaharra, burdinez aberatsa den gain batean, Maguri Olaga zena XVI. mendean.

Gure ahozko literaturak dioen legez, erlijio berekoak ziren biztanle horiek guztiak. Eta gauza jakina denez, erlijio bakoitzak hizkuntza bakarra, hizkuntza sakratua dauka.

Inausi=inaustu, ageri=agertu diren bezala, maguri eta magurtu> makurtu gauza bera direlakoan nago. Bariku *abariku, munarri *amunarri eta munategi *amunategi-tik datozen lez; amauros, terminorik zaharrenak, *amaguri berbara garamatza. Ez naizlehenengoa esaten maguri edo makurtu, ama+gur+tu dela. Maguriak, ondorioz, ama gurtzen zutenak ziren, jainkosarenerlijio zaharraren jarraitzaileak. Zein jainkosa? Paleolitikotik bazter guztietan agertzen den Venus, geroagoko Isis, Atenea, Mari...eta kristautasunaren ostean eremu berean gurtzen diren ehunka Ama Birjinak bat dira. Patriarkatuak akabatu ezin izan duen aurreko gizarte baten oihartzuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.