LARREPETIT

Neguko txoriak

2010eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Elena bisitatzera joaten naiz lantzean behin. Abisatu barik heltzen naiz beti, alperrik baita aurretik telefonoz deitzea, ez du sekula hartzen. Behin, aspaldi hilik zegoela uste zuen lagun baten goraintziak eman nizkion, eta ordutik txindortxudeitzen dit.

Goraintziak eman zizkidana handik gutxira hil zen, baina hori ez diot esan. Txindorra berri onen mezularia ei da, eta Elenak garrantzi handia ematen dio txori bakoitzaren zereginari. Beraz, berri txarrak beste batek eman beharko dizkio.

Elenaren neba zena bertsolaria zen. Bederatzi urterekin parte hartu ei zuen lehen aldiz gure eskualdean antolatu ohi ziren ume bertsolarien desafioetan. Nok ixildu ha! dio Elenak, akabubako bertsozale zan!Bitxia, Elenarentzat bertsozalea ordu luzez abestu eta jarraitugura duen bertsolaria da, ez entzulea.

Elenari, bere adineko guztiei legetxe, lehengo bertsolariak gu baino gehiago gustatzen zaizkio. Zurok neguko txorik zaree, esaten du beti. Elenaren aitak txori kantariak hezten zituen, gero txapelketetara aurkezteko.

Txori kantariak hezteko faktorerik garrantzitsuena txorien eta urtaroen arteko harremana ulertzea ei da. Horregatik ez du ulertzen Elenak zergatik egiten ditugun txapelketak neguan. Elai datorreneti antzarren bueltera arten kantaten daube pizti duztik, negu barrurako-e gaz! Ekialdeko hainbat kulturak bizitzarenzabaltze eta uzkurtze sasoiak sorkuntzarekin lotuta daudela esaten du. Etabarrurako terminoa erabiltzen dute, gure barrua kanporantz adieraztearen aurkako norabideko fluxu legez. Materialistenak ere sufritzen ditu neguko iluntasun, hotz, muki eta gaixotasunak.

Neguan txorien kantua desio duten bakarrak eskopeterukdirela dio Elenak. Zer lasaituhartzen dugun sentsazioakberben bidez azaltzen dizkigutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.