Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Nola aberastu

2015eko apirilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den martxoak 13an elkarrizketa bat egin zion Ignacio Ramonetek Noam Chomskyri Argentinako telebista publikorako Buenos Airesen. Gerora, apirileko Le monde diplomatique-n argitaratu dute.

Elkarrizketan Chomskyk hitz egiten du Chavezi buruz, Venezuelak gaur egun ekonomikoki dituen erronkei buruz. Zergatik ezin duen herrialde batek bere ekonomia lehengaien salmentan oinarritu. Nola nekazaritza eta mehatzeetan soilik oinarritutako industria batek ez duen eredu jasangarri bat sortzen. Orduan paralelismo bat egiten du, esanaz Ingalaterrak eta AEBek ere oinarrizko produtuak esportatu zituztela XIX. mendean. Funtsezkoa zen produktuetako bat kotoia zen eta «esklabuen kanpaldien plantazioekin —naziek ikusi ahal izan balituzte inpresionatuak geratuko lirateke—». Zalantzarik gabe dio Chomskyk: «Eta hala lortu zuten AEBek kotoiaren ekoizpena industriarena baino azkarrago handitzea, eta ez zeukaten inobazio teknikorik... esklabuak torturatzeko erabiltzen zuten zartailuaz gain. Torturaren eta bestelako ekintza nardagarrien erabilerarekin oso azkar handitu zen kotoiaren ekoizpena, eta hala, esklabuen jabeak aberastu ziren, noski, baina gainera fabriken sistema garatu zen».

Chomskyk azaltzen du gauza bera gertatu zela Ingalaterran, AEBetako kotoiarekin lehenengo fabrikak garatu zituztela, horrek finantza sistema hedatu zuela. AEBek ez zutela «ekonomia osasungarria» errespetatu. Gaur egun esijitzen dituen printzipioak urratzen zituela, arantzel altuak zeuzkala, protekzionismoa 1945era arte.

Zera dio ere Chomskyk: «Frantziaren aberastasunaren %20 haitiarren torturak sortu zuen». Venezuelarrak ez dira aberastuko esklaburik gabe. Lan handia egiteak, aurrezteak, ez du aberastasunik lortzen. Baina genozidio eztabaidaezin bakarra zurien kontrakoa izan zen —ez armeniar, ez esklabu—. Amets amerikarra badago, haitiarra amesgaiztoa delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.