LARREPETIT

Osasun zentrokoak

Castillo Suarez.
2010eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Badut lagun bat erizaina dena eta osasun zentro bateko larrialdi zerbitzuetan egin duena lan. Lagunak esan ohi du osasun zentroan entzundakoak gizarte osora zabal daitezkeela -bederen herri osora-. Esango nuke zalantzagarria dela oso bere baieztapenen balio soziologikoa, baina niri oso interesgarriak iruditzen zaizkit, eta, egia esan, zutabe sail baterako emango lukete bere esaldi borobilek.

Lehengoan etorri zitzaidan esanez gizonak gero eta «etxekoandreagoak» direla krisiaren ondorioz. Argitzeko eskatu nion eta adierazi zidan gezurra dela krisi honetatik hobeki atera garela emakumeak eta, beraz, hobeki moldatu garela gure lanpostuak gordetzeko, nagusiki lehenagotik ongi izorratuak geundelako. Eta orduan zaldu zidan «etxekoadretzearena». Lan bat bada malguetan malgua eta esker txarrekoetan zitala etxekoandreena da. Alde horretatik, lagunak azaldu dit gizonezkoek egiten dituzten lanak «emakumezkotu» egin direla, hau da, gero eta errazago onartzen dituztelagizasemeek ordutegi eta txanda aldaketak, jai-egunetan lan egin behar izatea eta orduak sartzea aparteko ordu horiek ordainsaririk jaso gabe; maiz kontatzen dizkiotela gaixoek beren penak eta arrangurak alde horretatik.

Aurpegi serioa jarri eta honakoa esan dit kikarako kafea zurrupada batean irentsi baino lehen: «Gizonen lana gero eta etxeko lanen antz handigoa da, hau da, malgua eta eskubide -ekonomikorik- gabekoa». Zutabea egingo nuela agindu nion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.