Larrepetit

Tximinoen hiria

2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Irratia entzuten nagoela ingelesez kantatzen duen emakume ahots bati entzuten diot, «denak doaz Berlinera bizitzera». Oraindik dator jendea hona: Bartzelonako bideo-klip hiritik ihesi, Israelgo politikari bizkarra emanez, Berlusconiren Italiatik aldentzeko asmoz, herri txikietako gizarte-arau estuetatik askatzeko nahiaz... Oraindik ere, hiriak erakartzen du, Berlin, ma belle, abesten du Christophe Willem frantsesak, eliza batean mikrofonoa eskuetan hartuz.

Bertakoek ordea, maitasuna eta gorrotoa kantatzen dizkiote hiriari, ostatuetako bidaiari saldoei, metroko aurpegien tristurari, zentroko kafe-etxeetan retro-cool sentitzen direnei. Hip-hop doinuez, kontraesana ahoskatzen du Peter Foxek, Iparraldeko euskaldun baten seme berlindarrak:Tximinoen hiria, ozena eta zikina, txakur kakaz betea, ederra eta ikaragarria zara.

Jendeak behin espazioa sobera izan zuen hirira etortzen jarraitzen duen bitartean, gentrifikazioa deitzen den fenomeno bortitzak gero eta jende gehiago joanarazten du hirigunetik. Politikakinbestitzaileen esku utzi zuen hirigintza eta gune alternatiboak desagertuz doaz, autogestionatutako proiektuen egoitzak indarkeria polizialarekin husten dituzte bata bestearen atzetik. Hiria gero eta normalagoa da, gero eta beste hiriak bezalakoagoa. Dena saldu du diruagatik: bere lurzoruak eta bere arima —Coen anaien film baterako ideia izan daiteke—.

Hona heldu nintzeneanMicatone Jazz taldeko abeslaria zen Lisa Bassengek ospa egin nahi duela kantatzen du orain, nur fort, hiriak jada ez duelako ezer eskaintzeko, zerk lotzen gaitu hona? Alemanez abesten ditu testuak, lehenengoz, alde egiteko sentimendua sortu zaionean, bere ama hizkuntzara itzuliz. Kasualitatea? Ospa egin eta etxera bueltatu, biak nahi ditu, joan eta etorri aldi berean.

Batzuk badatoz, beste batzuk badoaz; hiriak ez al da dira ba, sakonean, itsasoak izango?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.