Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Vals II: Lete komunista

2014ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oso inozoki galdetzen zuen 1927an Walter Benjaminek: zergatik hainbeste lantu artearen desloratze politikoaz bi milurtetako arte ekoizpena sublimazioan, arrasto libidinosoan eta konplexuetan oinarritu bada? Eta, zenbat denboran jarraituko du fama txarreko kaleetan arteak politikarekin ametsik egin gabe? Zergatik ezin du arteak politikarekin amestu?

Ihesa zilegi balitz abestia zeukan Mikel Laboaren albumak, Xabier Leteren hitzekin: azpizatiketa hirutarra zeukan.

Aukera sozialen une historiko honetan bi tendentzia daude, klasikoki iraultza eta erreforma deitu izan dira. Geure kulturaren berrirakurketan ere bi irakurketa egingo dira. Bata leganordista, abertzalea baina akritikoki eta ez jada Euskal Herri Langilearen planteamenduan baizik eta interklasista.

Baina material kulturalak, basakeriaren materialak, modu askotara interpretatu beharko dira. Ekoizleen errealitate soziopolitikoak aztertu beharko dira. Eider Rodriguezek, adibidez, esplikatu zuen Tiroa kontzertuaren erdian liburuko hitzaurrean: ezaguna da Joxe Austin Arrieta HBko mahaikide izan zela, baina ez da nabarmentzen Lete Gipuzkoako Aldundiko Kultura zuzendari eta sailburu lau urtez EAJrekin. Ezin da jakin zeintzuk diren egungo idazleen errentak, klase soziala, klase jatorria, lan baldintzak, %1aren justiziarekiko harremanak. Ezinbestekoa beharko litzateke ordea, inork literatura kritika rigurosoa nahi balu.

Beste errelato posible bat dago. Eta Terry Eagletonek nabarmentzen badu ere Jesukristo ez zela bere garairako iraultzaile bat izan, Letek izan ditzake erreboltarako mezu asko umiltasunari buruz, adibidez. Leteren berraragitzearen gaia behekoon bizirauteko errelatoa da — horregatik erabili dute berriki LKI-ETA VI-koek bere poema bat omenaldi batean — posmodernoek monoteistekiko duten gailentasuna baztertuz.

Halere, arteak esan nahi duena, garaile politikoak erabakiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.