Ingalaterrako Gobernuak apirilaren 29a jaiegun deklaratu zuen, William printzearen ezkontza ospakizunarengatik. Cameronek esan zuen hiritar guztiak egun berezi hori ospatzera gonbidatzen zituela. «Thank you very much», Cameron, oso erabaki kontsideratua.Ez naiz zinismoetan sartuko eta orain artean esan dituzten guztiak berriro errepikatuko. Ezkontza eta horren inguruan sortu den folklore eta parafernalia guztia britainiar izatearen epitomea dela esateraino iritsi dira batzuk. Galdetu diet britainiar askori ea zein den beraien iritzia, eta ezaxola handiena isla duten erantzunak jaso ditut, inori ez zaio inporta, ez dut ezagutzen Londres zentrora gerturatu den inor edo telebistari begira orduak pasatuko dituen inor.
Aspertu naiz Ingalaterrako prentsa sentsazionalistarekin, familia errealari buruzko dokumentalekin, ezkontzaren souvenirrak saltzen dituzten dendekin,kaleetan jarri dituzten banderatxoekin eta konfetiarekin, dena polita eta dirdaitsu egon dadin azken hilabeteetan egiten aritu diren obrekin.
Hala ere, dirudienez, ezkontzaktelebistan bi bilioi pertsonako audientzia izango duelaaurreikusten da; bi bilioi, hori Txina eta Europa osoko biztanle denak batera telebista ikusten egotea bezala da, biztanle guzti-guztiak. Ez dut ulertzen. Eta seiehun mila turista daude asteburu honetan Londresen. Egunkarietan nekez bilatzen da beste albisterik gaur —etzi arte itxaron beharko dugu benetan inporta duten gauzak ikusteko, haiek gaur parentesia egiterik izango ez badute ere—.
Monarkiaren aurka, «anti-royal wedding» festak antolatudituzte errepublikanoek Londresko kaleetan, protokoloarenzirkuitutik urruti, kaosetikurrun, baina beraiek erebadutelako beste arrazoi bat.Jaieguna eman digutenez, egin dezagun festa, gugatik; tira, aukeran...
Larrepetit
'Whatever'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu