Josebe Iturrioz.
Larrepetit

Zaintza partekatua

2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zaintza partekatuaren izenean hitz egiten duten taldeak indartzen ari dira. Banaketa baten aurrean gurasoek zaintza partekatua adostea dela egokiena esan nahi dut hasteko. Emakume askok umeak euren kargu hartzen dituzte, eta gero ezin dute bere bizitza egin, zaintzaren esklabuak bilakatzen direlako. Justuagoa iruditzen zait gurasoek lana eta maitasuna era orekatu batean banatzea.

Kontuz zaintza partekatuaren izenean genero indarkeriaren aurkako legearen kontra egiten duten taldeekin, horientzako lehentasuna ez baita zaintza partekatua. Gurasoek adostasunik lortzen ez dutenean, epaitegiak behartu nahi dituztelako zaintza partekatuaren aldeko ebazpenak egitera. Gainera, indarkeria matxistaren arazoa gutxiesten dute, ez dute genero analisirik onartzen, beraz, matxismoaren existentzia bera ukatzen dute.

Tamalez, oraindik eta oro har, berdintasun kontuetan formakuntza falta itzela da, bai komunikabideetan, baita politikoek biltzen diren pralamentu horietan ere. Hutsunea nabaritzen da. Horregatik, toki askotan elkarte hauek proposatutako mozioak sinatu, onartu eta argitaratzen dituzte. Berriro ere, kontuz. Elkarte hauek ez dute pentsamendu feminista onartzen, hortaz genero diskurtsoa ez dute ulertzen, dena nahasten dute, eta emakumezkoen kontra egiten dute. Euren argumentu guztiak indakeria matxistari aurre egiten dion lege bakarraren kontra egiten dute. Emakumezkoek salaketa faltsuak egiten dituztela diote, baina datuen arabera iruzur gutxien duen legeetariko bat da indarkeriaren aurkako legea. Gainera, guk badakigu emakumeezkoek oso gaizki pasatzen dutela tratu txarrak salatzerakoan. Eta inmigranteak irregularrak badira, askotan kanporatu egiten dituztela.

Egungo matxistek ez dituzte matxismoaren aldeko lemak pankartetan idatziak eramaten, baina bai indarkeria matxistaren errealitatea ukatzen dituztenak. Hori egiten dutenak matxista garaikideak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.