Hitz beste

Lekukoa

Anjel Lertxundi.
2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bertrand liburu-denda, Portugaleko zaharrena, Lisboan dago, Chiado izeneko zona dotorean. 1755eko lurrikara izugarria baino hogei bat urte lehenago sortua, hondamendiak guztiz suntsitu zuen. Berriro eraiki zuten, eta gaur arte. Liburu-dendak badu auto-propagandako aldarri ironiatsu bat, historiari izkin egin izana errebindikatzeko: «Lurrikara ezagutu dugu, gerra zibil bat, bederatzi errege, errege-hilketa bat, hamasei presidente, berrogeita sei lehen ministro, hiru errepublika, sei estatu-kolpe, bi mundu gerra, Berlingo harresiaren amaia, Europaren batasuna, euroaren sorrera. Baditugu gai horiei buruzko liburuak ere».

Orain urte gutxi Bertelsmann etxe alemanak erosi zuen, izen bereko liburu-denden sare bat sortzeko Europan. Planeta egin da Espainiako bederatzi frankizien jabe, Mondadori beste hainbatena Italian…

Bertrand bada globalizazioaren lekukoa ere. Gertakari historikoen zerrendak ez du, ordea, aipatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.