Bezeroak esaten dio dentistari: «Mina ematen badidak, min gehien sentituko duan tokira joango zaik nire atzaparra». Tenore horretara iritsi dira Katalunia eta Espainia. Orain arte, legeek-eta garbi uzten zuten nor zen dentista eta nor hagineko minez zegoena. Ibarretxerenean argi geratu zen. Oraingoan ikusteko dago: geroak esango du nor den nor, baina bada kontu bat oso aintzat hartzekoa: auziak daraman abiadan, anestesia bai edo ez ez du dentistak edo bezeroak erabakiko, Europak baizik. Ibarretxerenean ez bezala, horren traza hartzen ari da egoera.
Masek kontsultaren galderak aurkezterakoan, tartekitxo bat egin zuen lehendabiziko galderaren eta bigarrenaren artean. Lehendabizikoa irakurri eta gero (nahi al duzu Katalunia Estatu bat izatea?), erantsi zuen konbentzimendu handiz: «Estatua, noski, letra larriz».
Letra larrietara eraman da auzia, eta aiii! egingo du bietako batek.

Hitz beste
Letra larriz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu