Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Mailua

2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Postariak ekarri dion gutun-mazoan, erdal argitaletxe ezagun bateko propaganda, gazteen literatur sariketa baterako deialdiarekin. Bertan, sariaren ezaugarriak, testuaren nolakoari buruzko xehetasunak, eta sariaren zenbatekoa, oso eskuzabala bera. Zakarrontzira zihoan gutuna, baina oinarrietako baten mailukadak kolpatu du: «Obra irabazleak irakurleen nortasunaren formazioan lagundu beharko du, integrazio soziala promozionatu, eta gizarte demokratiko baten balore propioak sustatu». Zorionez, balio literarioaz, tutik ez.

«Literaturak sariaren plantamendua izorratuko lieke!», pentsatu du.

Behin idazle bati entzun ziona etorri zaio: mailu batekin iltzea sartzen ari zen ume baten eszena sartu zuen bere liburu batean; hura kentzeko eskatu zioten argitaletxe batean, «bestela, hori irakurriko duten txikiek mailu bat har dezakete eta min hartu». Min hartuko lukeena, argitaletxekoa, irakurleak aurrean harrapatuko balu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.