Osteguna, Washington D.C., AEBetako Ordezkarien Ganbera. Legebiltzarra da, hautetsien erakunde legegilea, baina auzi saioa egiten ari direla ematen du, akusazioaren eta defentsaren lekuko eta guzti. Akusatuen aulkian: musulmanak. Telebistan zuzenean ematen ari dira Barne Segurtasunerako Batzordeko saioa, musulmanen erradikalizazioari buruzko eztabaida. Saio berezi hau sustatu duten errepublikarren iritzian, AEBetako musulmanetako asko Al Kaedaren joerakoak dira; arriskua etxe barruan sentitzen dute. Hortik show-a.
Astebeteko fama eman dio auziak Peter King errepublikarrari, Batzordeko presidente izanik saioa egiteko ekimena hartu duen ordezkariari. Haren ustez, islamismo erradikala erroak botatzen ari da Estatu Batuetan, eta neurriak hartu behar dira. Kolektibo osoa kriminalizatzea leporatu diote, halako eztabaida saioak bultzatuz musulman guztiekiko susmo txarra, gorrotoa eta beldurra hedatzea. Hasiera besterik ez da: gehiago egitekoak dira.
Ordezkari demokrata batek, John Dingellek, eztabaida saiora etorri aurretik zer egin duen azaldu du, hitza hartu duenean. Joe McCarthy-ren argazkia jarri du horman, eta begira egon zaio: «Garbi eduki nahi nuen noren antza hartu nahi ez dudan». Ez da lehenengoa: 1940-50eko hamarkadetan komunisten aurkako sorgin ehiza bultzatu zuen senatariarekin alderatu dute askok PeterKing. Musulmanen aurkako sorgin ehiza da makartismo berria.
Honezkero, irakurleak badu Kingi buruzko iritzia. Osa dezagun koadroa. Egunotan, Gerry Adamsekin batera agertu da prentsan, hemerotekako argazkietan: 1995ean Sinn Feineko buruari AEBetan sartzen utzi ziotenean, King izan zuen anfitrioirik gogotsuenetakoa. Eta bere garaian esandakoak gogorarazi dizkiote orain McCarthy berriari. Adibidez, 1982an: «Belfasteko eta Derryko kaleetan inperialismo britainiarren aurka borrokan ari diren gizon eta emakume adoretsuei babesa emateko konpromisoa hartu behar dugu». IRAri buruz ari omen zen. Kingek esaldi batekin erantzun die: «IRAk ezzien sekula Estatu Batueieraso. Eta ni Estatu Batuei naiz leial».
Irlandako bake prozesuan lan garrantzitsua egin zuela ere aitortu diote, dena den,Bill Clintonek eta TonyBlairrek horregatik zoriondu egin zutela gogorarazidutenek.
Musulmanen elkarteak ez ezik, Alderdi Demokrata osoa du aurka Peter Kingek. Obamarensegurtasunerako aholkulari nagusietako batek, Denis McDonough-ek, gogorarazi dio «nazio honek» ez duela inor kolektibo bateko kide izateagatik zigortzen.
Amerikar-islamiar Harremanen Kontseiluari (CAIR) «elkarte terrorista» deitu dio Chip Cravaack errepublikarrak, Hamasekin harremanak dituela iradoki ondoren. Horren berririk ez duela erantzun dio Leroy Baca sheriff-ak, demokratek deitutako lekukoak, eta, frogarik baldin badu, ekartzeko. Ordezkarien Ganberako 435 kideetatik, bi musulmanak dira. Keith Ellison da horietako bat. Hunkitutamintzatu da: funtsean, indarkeria gizabanakoek erabiltzen dutela ohartarazi die, ez kolektiboek.
Ez dago albisteak jarraitzea bezalakorik, Amerika hauetan ere etxean sentitzeko.
Handik eta hemendik
McCarthy bizi da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu