Hitz beste

Mekanismoa

Anjel Lertxundi.
2014ko apirilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Saharako basamortua oso urruti dago Ukrainatik, bi munduek —itxuraz, behintzat— ez dute antzik, baina bateko zein besteko gizarteetan gizakiak daude, eta giza kondizioaren mekanismoek berdintsu samar funtzionatzen dute iparraldeko hotz gordinean bezala hegoaldeko bero sapan ere. Batean bezala bestean, mekanismo berdintsu samarrak aktibatzen dituzte bakeak eta gerrak. Eta, gisa berean, mutur bateko eskarmentuak primeran balio lezake beste muturreko egoera bat deskribatzeko.

Egunotan jaso dudan atsotitz bereber batek primeran laburbiltzen ditu Ukrainan, basamortutik hain urruti, gertatzen ari den gatazkaren hasieratik honainoko narrazioaren atalak: «Ni, nire anairen kontra. Ni eta nire anaia, gure lehengusuaren kontra. Ni eta nire anaia eta gure lehengusua, arrotzaren kontra». Eta putzura botatako harriak zirkulu kontzentrikoak sortzen dituen bezala, hasieran auzi domestikoa zena nazio arteko gatazka bilakatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.