Fortunak gure atean noiz joko bizi gara. Zain. Baina, aldi berean, baita kexuka ere, fortunak ez duelako sekula gure atean kax-kax jotzen, beti besteren bateneanbaizik. Putakeria horri beste putakeria bat ere erantsi behar zaio: fortunak bisitatu duen horrek nik baino meritu gutxiago zuen oraingoan ere; baina, beti bezala, niri ukatu zaidana jaso du. Frustrazioa erdi gainditu, eta egokiera berri baten zain gelditzen gara. Baina hurrengoan ere gauza bera gertatuko da: guk baino meritu gutxiago duen baten etxea bisitatuko duela fortunak. Eta erretxin hasiko gara berriro.
Badago gure baitan mekanismo bihurriren bat bizitzak zerbait zor digula sinestarazten diguna. Gaiztoa da mekanismoa, zekena oso. Eta gu, seko inozoak: fortunaren zain pasatzen dugu bizitzaren erdia; fortuna madarikatzen beste erdia.
Zer axola ote dio fortunak gure atean jo eta gu kalean goxo egoteak? Izorra dadila, ze letxe beltz gero!
Hitz beste
Mekanismoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu