Elurre Iriarte Bañez.
MELE

Memoria ariketak

2020ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
COVID-19aren sintomak xarmanki ikasi ditugu, baina bada OMEk ere aipatzen ez duen sintoma bat, memoria galtzearena. Aise nabaritzen den sintoma da, eta momentu hauetan bakarka nahiz kolektiboan bizi dugula iruditzen zait. Oroitu zertan pentsatzen ari ginen orain dela lau hilabete eta zertan orain.

Nire baitatik hasita. Etxealdia hasi bezain fite bizitza aldatzeko aukeraz hausnartzen hasi nintzen, baina gaurgero atzendu ditut denak, eta gauzak modu kolektiboan egin beharrean, ezkibela bilakatu naiz. Nire asmo gehienak jendearekin egitekoak ziren.

Ez naiz bakarra. PCR proba egin behar izan nuen joan den astean eta memoria galtze horretaz hiru aldiz ohartu nintzen bi orduko bidaian. Bat: Nafarroako Gobernuari atzendu zaio N-121 zein arriskutsua den, eskualdeko biztanleok PCRa egiteko Iruñeraino joan behar baitugu. Bi: arras kamutsa bada ere, sekula bete ez duen Euskararen Legea atzendu du Osasunbideak. Berriz ere informazio eta errotulazio guzia elebakarra zen. Ez nuen txiripaz suertatzen diren osasun langile euskaldunik izan, suertea behar izaten baita horretarako. Lehendabiziko harremanetik hasita azkenekora, hizkuntza bakarrean egin nuen dena. Eta hiru: Iruñetik bueltan telefonoz kontatu zidan lagunak Amaiurko museo berriaren inaugurazioan izan zirela politikariak. Kexu agertu omen ziren dena euskaraz dagoelako. Pentsatuko duzuen bezala, espainolez informatzeko aukera ere bazuten. Oroitu dira boterea erabiltzeaz beren egunerokoan ikusezina den hizkuntza ikusgarri bihurtu delarik. Horrelakoetan bakarrik oroitzen dira nafar guziek eskubide berak izan beharko genituzkeela Nafarroa osoan.

Memoria ez galtzeko ariketak egiten hasi beharko dugu, taldean eta bakarka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.