Hitz beste

Memoria

Anjel Lertxundi.
2011ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Memoria kolektiboak konpartimendu asko ditu, eta batek zabaldu nahi ez duen konpartimenduko ate horixe nahi du zabalik gorde beste batek: memoriak,ukitzen duzunean, min ematen du. Nork ukitzen duen,non eta noiz ukitzen duen, minak mila aurpegi ditu. Denok sufritu dugu, gutariko bakoitzaren memorianune eta txoko eta motibo —gerra zahar eta berri— asko daude oinaze-iturri direnak. Kontua da batek bere sufrimenduan ukendua aplikatuz eta besteak berean, irtenbide pertsonalak edo taldekoak zaintzen direla. Ez, ordea, gizarte oso batenak. Ez baitira irtenbide zilegiak ez samina manipulatzea fiskalizazio politikoa praktikatzeko, ezta amnesia predikatzea ere.

Minaren historia bizi duen lurralde batean, egoera horretatik irten nahi bada, min guztiak beharko dirabegiratu eta errespetatu, eta, horretarako, jasotako minaz gainera, eragindakoa aitortu beharko.

Bestela, zauriek gaiztotuta, zornetan segitukodute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.