Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Mezua

2012ko abenduaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kazetari-sen pittin bat izanez gero, aise erreparatzen zaio mezuak informatiboki duen indarrari. Uka ezinak ditu interes soziala, politikoa eta kulturala. Baita ekonomikoa ere: hedabide guztiak egon ohi dira berria emateko amorratzen, begi-bistakoa baita albisteak ekartzen duen audientzia: inkesta guztiek azpimarratzen dute zer nolako begirunea diogun bai mezuaren emaileari bai mezuari berari.

Horregatik, kostatu egiten zaigu ulertzea Erregearen mezua Euskal Telebistan emateak sortu duen iskanbila. Ez ditugu estatuko telebistak ikusten. Ez ditugu hedabideek, politikariek, enpresariek eta gotzainek emandako mezuari buruzko iritziak entzuteko aukerarik. Baztertuta gauzkate eta ez ginen euskaldunok bakarrik geldituko mezua ezagutzeko aukerarik gabe. Bada, eskerrak Euskal Telebistak mezua emateko adorea erakutsi duen —kriskitinka dauzkagu bihotzak—, profesionaltasun informatiboa jarriz beste irizpide guztien gainetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.