Raxoik Kataluniako egoeraz: «Nola liteke Europan debate betean gauden bitartean, hemen separazioaz aritzea?». Globalizazioaren garaiotan nola liteke separatismoa defendatzea eta praktikatzea? Horra estatu jakobinoen eta egungo status quoaren zaleen galdera destainazkoa, garbi utziz lurralde honen edo haren subiranotasun nahia globalizazioaren kontrakoa dela. Garaion espirituen kontrakoa alegia, beste modu finago —gaiztoago— batez esanda.
Estatu jakobinoen araberako mural alimaleko baten gisa ikusten dute globalizazioa. Pintura handi bat, uniformea, monolitikoa, estatu boteretsuenen kolore bakan planoez osatua. Irudikatzen duten globalizazioa ez da mosaiko bat, ez du zehaztapenik, ez du ugaritasunik. Ez ditu munduko tesela, pieza, forma ugariak jasotzen. Ez zaizkio munduaren hizkerak entzuten, ez du munduaren grazia biltzen.
Globalizazioak, mosaiko koloretsu bat izango bada, estatu jakobinoak ditu etsai benetakoak.

Hitz beste
Mosaikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu