Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Mundu-bola

2014ko uztailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zorrotza egin zaidalako dakart paragrafo luzea, Mafaldak mapa-mundiaren globoa jirarazten zuenean bezala laburbiltzen du gaurko mundua:

«Tirania ikusezin bat, batzuetan birtuala, gauzatzen ari da, bere lege eta arauak inposatuz unilateralki eta erremediorik gabe. Gainera, zorren eta kredituen eraginez nazioak urrutiratzen ari dira ekonomia errealetik, eta herritarrak urruntzen ari dira beren erosteko ahalmen benetakotik. Neurri mundialak hartu dituzten bi fenomeno erantsi behar zaizkio horri guztiari: batetik, garro luze eragingorreko ustelkeria eta, bestetik, zerga saiheste egoista. Botere eta jabetze nahimena mugarik gabea izateko bidean doa».

Ekonomia globalean deabruak eta infernua beste deus ikusten ez dituen ezker muturreko ezkor amorratu batek idatzia ematen du paragrafoak. Mafaldaren herrikide batek, Frantzisko aita santuak, esandako hitzak dira orain urtebete. Hortik atera kontuak mundu-bola nola ote dabilen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.