Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Mundua altuan

2012ko abenduaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mundua altuan dago, gu baino gorago, guri goitik begira pantaila plasmadunetik. Krisia ari du enegarren aldiz. Protestak eta huelgak, pobreziaren tasak. Jendearen aurpegi serioak, egiten ari direna alferrikakoa dela dakitenen oihu desesperatuak eginez. Zergek gora egin dutela eta soldatek behera. Adeitsua izan nahi lukeen aurpegi bat agertu da segidan: berengatik ez balitz hondoa jo genuela, horixe izan da urteak eman duenaz egin duen laburpena. Aurpegi ozpindu bat agertu da hurrena, eta gerra baten bezperan bageunde bezalako kopeta beltz batez jardun du Kataluniak hartu duen bidearen itsuaz. Loterian zenbat jokatu dugun ere esan dute. Konexioa egin dute Eibarrekin, azken minutuko berdinketako golaren berri ematez.

Erronda ordaindu eta, munduaren tamala atzean utzirik, hurrengo tabernara abiatu gara, etsipen osoarekin han ere mundua ariko zaigula gu baino gorago, guri goitik begira pantaila plasmadunetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.