Trantsizio garaian, estatuko ezkerra —tradizionala eta muturrekoa— noraezean zebilen, bere espazioa aurkitu ezinik, politika egiteko modu konbentzionaletara egokitzeko erraztasunik gabe. Manuel Vazquez Montalban-ek zorroztasunez eta ironiaz definitu zuen deskontzertu hura: «Hobeto bizi ginen Francoren kontra».
Psikologiak erakusten duenez, zerbaiten alde egoteak zehaztasun gehiago eskatzen du eta gutxiago erakartzen kontra egoteak baino. Zentral nuklearren aurka dagoenak ez dauka jarrera zehaztu beharrik: aurka dago, eta kito kolorao. Alde dagoenak, ordea, posizioa zehaztu behar izaten du: alde nago, baina halako baldintzetan baino ez… epe jakin batean… energia alternatiboak baztertu gabe…
Zerbaiten alde egoteak ñabardurak behar izaten ditu, bizitzan hain inportanteak diren xehetasunak: ñabardurek adieraziko digute zirriborro baldar lodien garaia bukatu den, aro politiko berria benetakoa den…
Hitz beste
Ñabardurak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu