martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Ñabardurak

2016ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ondo dakizunez, ederki kostata, abiatu da, Katalunian egin zenutenaren bidetik, euskal estatuari buruzko herri galdeketa sorta. 2014ko ekainaren 8an, duelabi urte egin genuen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kate arrakastatsua. Tarte horretan, bi herritan bakarrik egin dituzte euskal estatuari buruzko kontsultak, Etxarri Aranatz Nafarroan eta Arrankudiaga Bizkaian.

Behin baino gehiagotan galdetu izan didazue lagun katalanok zergatik atzeratu ditugun horrenbeste herri kontsultak gurean, Kataluniako prozesuan herritarren asmoa indartzeko zer paper jokatu zuten jakinda. Beste arlo askotan gertatzen den bezala, egutegi politikoak ez du asko lagundu, eta ez naiz ari hauteskundeetako egutegiaz.

Etxeko lan bat jarriko dizut asteazkenean Azpeitian daukagun eztabaidan erantzuteko. Galdera berbera, batere aldaketarik gabe erabili zuten zuen herrietan egindako kontsultetan, edo aldaketak edo ñabardurak sartu zituzten herri batetik bestera?

Ekainaren 5ean, 34 herritan egingo dira kontsultak, gehien-gehienak Gipuzkoan. Baina gure tradizio binarioari zor diogun errespetuagatik, galdera ez da bera izango herri guztietan. Herri batzuetan, «euskal estatu burujabe» bat aipatzen dute, eta besteetan «euskal estatu independente» bat. Kontsentsua lortu nahia egongo da aldaki bitxi horren atzean, independenteari gogorregia irizten diotenentzat burujabe leunagoa delakoan. Benetakoa egiten dugunerako argituko al dugu, mesedez, zer galdetuko diegun herritarrei?

Ohar bat, Vicent, asteazkeneko entzuleak gainera ez etortzeko hitzaldiaren erdian. Azpeitian bi kontu dira sakratuak, baita ateoentzat ere: San Ignazio Loiolakoa eta zezenak.Ba al zenekien Bartzelonan Ignazioren ibilbidea deitzen den eskaintza turistikoadagoela?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.