Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Nornahi

2013ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostian bada Nornahi izen bitxiko plaza bat. Edozein, alegia. Nabarmentzen ez dena, izen-abizenik gabeko bat. Historian lekurik ez duena. Bikaina, gizaki arrunten mundualdi anonimoari plaza bat eskaini izana!

Izatez, ordea, izengoiti bat da Nornahi (Nor-nai gerra aurreko idazkeran). Inazia Zabalok erabiltzen zuen bere lanak sinatzeko. Baina Inazia Zabalo nor ote zen adierazteko, Jon Zabalo Txiki marrazkilariaren arreba zela esan ohi da, gizonezko baten lotura egiten dugu. Marrazkigilea zen Inazia ere, bigarren mailako artegintza baten onarpen doiko diziplina batean aritu zen. Eta emakumea zen. Nornahi. Nornahi Plazatik pasatzen den nork ote daki nor zen Nornahi?

Joxe Aranzabal blogariak adierazi berri du harridura Arrasateko 146 kaleetatik bakar batek daramalako emakume baten izena. Ikustekoa litzateke Euskal herriko kaleen zerrendak emango lukeena.

Eta esaten dute kaleen izenak memoriaren gordailu direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.