Hitz beste

Nostalgia

Anjel Lertxundi.
2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zinetik irten gara. Lagunak, ikusi berri duenarekin dezepzionatuta, etsipena isuri dit: «Niri lehengo pelikulak gustatzen zaizkidak». Erantzuteko tenorean nengoenniri ere lehengo pelikulak gustatzen zaizkidala, baina barne-zimiko batek isilarazi egin nau. «Lehengo pelikula haiek dagoeneko ez dituk lehengoak», esan dit barne-zimikoak. «Amigo, jada ez haiz ordukoa, aldatu egin haiz hi, aldatu egin duk munduaz duan pertzepzioa, aldatu egin duk zinea ere, eta jada ez duk sekula ikusiko orduko zinea orduan ikusten huen bezala. Hire begirada ez duk orduan bezalakoa: xalotasuna galdu duk; aldiz, malezia, ez beti osasuntsua, irabazi».

Orduko zinea, orduko artea, orduko literatura gaurkoak dira. Jada ez ditugu orduan bezala gozatuko. Gozatzekotan, gaur garenok gozatuko ditugu, eta, horregatik, ezin jakin lagunaren dezepzioa eta etsipena garai bateko zineak eraginak diren ala sasoi galdu baten nostalgiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.