Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Odol guztia

2012ko ekainaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nik ere, aitor dut, bero-bero kantatu izan dut —gogoratze hutsak harridura eragiten didan euforia batez— Txanton Piperri operako kanta ezaguna. Musika txit du bulartsua, eta letra, berriz, osotoro aberkoia. Baina «beraren alde emango degu zainetako odol guztia» kantatu izan dudan dezentetan sentitu dut nire baitan odol-irakite deseroso halako bat, odola protestaka ariko balitzait bezalakoa, Euskal Herriak ez duelakoan ezertarako behar ez nire odola ez inorena. Izatekotan ere, Odol Emaileen Elkartea litzateke nire odola behar duena, baina, hau lotsa, ez naiz bertako bazkide. Nazio askotako ereserki zaharrak odolez blaitutako metaforez gainezka badaude ere, nago aparta zela estetika garai berriotara egokitzeko aukera. Alferrik, ordea: gu, Euskal Herriko seme-alabak, odolaren epika betikoak liluratzen, agian odolean daramagulako odolik gabe ez dagoela ezer irabazterik, ezta futbol-partida bat ere…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.