Plazatik

Orain bai!

andoni egana
2011ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Plaza ez da guretzat etxarte soila. Plaza da herri bat, jendarte bat, ahots asko eta bi belarri. Plaza da inkestaleku eta berrikuntzen turuta. Plaza da hozberoari antzemateko neurgailurik egokiena. Plazaka daramagu bertsolariok gure lanaren eta bizimoduaren kontaduria. Horregatik jarri diogu sail honi Plazatik izenburua. Datozen hilabeteetan plazan jasoa nire galbahean iragazi eta berriz plazaratu baino ez nuke egin nahi.

«Udako abestia» izendatu ohi den bezala, gure jardunak «Udako gaia», bat eta bakarra, zein izan den xehetzeragaramatza. Atzerabegiratu bat egin nahi duenarentzat ariketapolita da: hartu urtean zehar botatako bertsoekin egitenden Bapatean izenekobertso-bildumak, eta han azalduko dira udaldi bakoitzean behin eta berriz errepikatutako gaiak zein ziren. Bapatean 92an «Indurain» izan zitekeen; 96an «viagra»; 97an «banderen gerra», 98an «Lizarra-Garazi»… «Zitekeen» idatzi dut propio, nire begiradari ez baitiotonartzen ondorioei balio zientifikorik emateko adinakozehaztasunik. Pista onak dira ordea.

Abuztuari adio esan berri diogun honetan, aurtengo udaldiko gaia izendatzeko garaia da. Donostia 2016rako kultur-hiriburu hautatu izana gai errepikakorra izan zen; krisiak ere lagun egin digu goazen tokira goazela. Baina aurtengo udaldiko gaia «orain bai», «oraingoan bai», «aro berria», «esperantza iritsi zaigu» edo antzeko zerbait izan da dudarik gabe. Pare bat zertzelada erantsi nahinizkioke, ordea, baieztapen horri: libreko saioetan ari ginela, nekez aterako genuen gaia geuk, izan ere, zabalegia baita batetik, eta gainera beste edozein gairekin txirikordatzeko zailtasunak dituena doinu-tonu-mami aldetik. Bestetik, gai-jartzaile batek gaia jarri izan digunetan, gehienetan jaialdiaren une jakin batean kokatu izan du. Hasierako agurren ondoren eta bertsolari guztiak aldi berean zutiarazita, «berotzen joateko».

«Berotzen joateko», hori da segur aski egoera ongien azaltzen duen giltzarria. Korrika txikian ekin, luzamenduak burutu, giharrak punttuan jarri… Fase horretan gaudela dirudi. Halere, beroketa ordua beti ere uste baino lehen amaitzen denez, lehenengo lanak zein liratekeen zehazten joan behar genuke, bestela, bertsotan askotan gertatzen zaigun gisan, laino jardungo baitugu, bistakoenean babestu —hildakorik ez-presoen egoera konpondu-azpiegitura handien onuragarritasuna kinkan jarri— eta urrats luzeagoetarako, edo bestelakoetarako, hats eta irudimen eskasian. Nola zertzen da «orain bai» hori? Egin behar genioke geure buruei galdera. «Oraingoan bai» zergatik? Esperoan egotetik dator «esperantza» hitza, eta itxarotetik «itxaropena». Garaiak al dira itxaroten eta esperoan egoteko?

La tentación del populismo izenburupean iritzi artikulu bat argitaratu zuen joan den hilaren 16an Joseba Arregik El Diario Vasco-n. Eman zidan zer pentsatua. Libreki baina zintzo euskarara itzulita, zioen inork ez dakiela nolako etorkizuna izan genezakeen; zeren gainean eta ze modutan eraikiko dugun etorkizun hori. Bat nator. Idatzi zuen krisi egoeran, pairamen garaietan, lana eskas denean eta egoera ekonomikoa txarra, populismoaren eta demagogiaren unea iristen dela maiz.Oso litekeena da. Beretzat populista zer den definitzen zuen: herriari herriak entzun nahi duen huraxe esaten diona. Eta populistari kokagunea ere ipintzen zion: populista herriaren aurrealdean jartzen da, aitzindari, egiari men herriaren atzealdean badago ere. Ez dakit…

Agintariek eta euskal gizartean nolabaiteko eragiletza dugunok juxtu kontrakoa egin behar genukeela iruditzen zait. Agintariek erabakiak hartu behar dituzte, politika erabakiak hartzearen artetzat definitu baitzen aspaldian. Erraietara jo beharrean erroetara jotzea eskertuko nieke nik, sarritan bi kontzeptuak nahasten badira ere. Plazarekin hasia plazarekin amaitze aldera, ongi iruditzen zait, udaldiko ezuste atseginenetakoa, Nerea Txapartegi Donostiako zinegotziak Illunbe zezen plazara ikusle gutxi hurbildu dela esatearekin batera bere poza azaltzea. Badaki, noski, zezenzale asko dela Euskal Herrian ere. Badaki norbaitek aurpegiratuko diola debekuen bidez ez dela ezer onik lortzen. Baina arriskatu egin du. Ez dakit herriaren aitzindari edo herriarekin batera. Gibelean babestuta behintzat ez. Itxaropena zertzen joateko modu bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.