Joan den igandeko ekaitzaren ondoren, eta ondorioz, «bitartekaritza» da egunotan batean eta bestean entzuten ari garen kontzeptua. Eta proposamena. Adin guztietako herritarren aurka egindako erasoaren beharrra egon da batzuek begiak zabaltzeko; nahikoa ez balitz orain arte Mariano Rajoyren gobernuak katalanei sufriarazi dien guztia. Orain, urriaren 1ekoa ikusita, hasi dira bere burua eskaintzen gaur arte ortzeari begira egon direnak.
Garai batean, gurean, ETAk jardun armatuan ziharduen bitartean, bazegoen esaldi bat, asko errepikatzen zena idenpendentziaren auzia plazaratzen zen aldiro: «Biolentziarik gabe, denetarik hitz egin liteke».
Denborak erakutsi digu «hitz egin» eta «gauzatu» ez zirela sinonimoak esaldi hori erabiltzen zutenentzat, nahiz,ustez, intentzio horrekinerabili.
Esaldi hori Kataluniara eramanda, ez batere harritu lagun katalanak, «erreferendumik gabe, denetarik hitz egin liteke» moduko esaldi baterabiltzea bitartekarietako batzuek.
Zein da bere burua bitartekari izateko eskaini duten askoren azken helburua? Katalan independentziazaleek uko egitea—epe laburrean orain eta luzeagoan beranduago— independentziari; irtenbidea luzatu, giroa hoztuko delakoan.
Atzerriko bitartekariak fidagarriagoak dira, a priori etxekoek baino interes zuzen gutxiago dauzkate, eta negoziazioetan txikiaren alde jotzeko jarrerarekin egin izan dute lan. Etxekoek edukiko duten jarrera igartzea errazagoa da, denok garelako geure iraganaren gatibu.
Zaila dauka bitartekaritza zintzoa egin nahi duenak ere. Kataluniako independentziazaleek ez diote uko egingo erreferendum hitzartuari, eta Espainiako estatu egiturek,Rajoy buru, ez daukateinolako asmorik katalanei kategoria hori emateko. Ez oraingoz.

Kataluniako erreferenduma. ENBAXADA BILA
Orain denok bitartekari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu