Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Paralelismoa

2013ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Caro Barojak, Don Juliok, oso konparazio bitxia egiten du Las brujas y su mundo liburuan. Antropologoaren ustez, politikariek antza handia dute azti eta sorginekin: ilusionismoa praktikatzen dute biek, arazoen soluzioak dituztela sinets dezagun.

Ilusionismo asko behar da langabeziaren atzoko datuak erlatibizatu eta jendearen ilusioa pizteko. Langabeen zifrak gero eta gorago, politikarien kreditua gero eta hondoratuago. Bitartean, politikariek, aztiek-eta bezala, beren bilera eta itun sekretuak egiten segitzen dute, gardentasun faltaren gaua baliatzen, beren akelarreetan alderdiaren aker-uzkiari pot emanez.

Aurki, ordea, engainuaz eta gezurraz jabetuta, haien kontrako prozesu inkisitorialak hasiko ditu jendeak. Caro Barojak egiten du paralelismo hori ere. Eta bukatzen du iragarriz, sorginak baztertu genituen bezala, iritsiko dela politikariak ere alferrikakotzat joko ditugun eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.