Zutaberako gai bila nenbilela, argazki bat. Bertan, dotore itxurako emakume bat pankarta bati eusten. Kafka for president. Baita beste argazki bat ere, oraingoan txerri hegalari batena: Pigassus. Hura ere for president aldarrikatzen dute. Poliziaktxerria atxilotuko du iniziatibaren eragileekin batera. 1968. urtean gaude. Vietnam-eko gerraren kontrako protestak. Luther King asasinatu dute. Robert Kennedy handik gutxira. Sekulakoak dira poliziaren eta manifestarien arteko talkak. Hauteskundeak datoz.Nixonek irabaziko dio Humphreyri, poliziaren eta, oro har, indar errepresiboen aldeko kanpaina latza egin eta gero. Nixon ez da Kafka, baina Kafkaren zorrotz fama areagotuko du:berak ehundutako sare kafkiarrean itoko da.
Baina natorren hurbilago: kafkiarra omen da Espainia bizitzen ari den hauteskunde-osteko egoera. Begirune pixka bat Kafkari. Astrakanada eta esperpentoa dira gogora datozkidan paralelismo literario bakarrak.

HITZ BESTE
Paralelismoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu