Bilboko kaleetan nenbilela hitzordu baterako denbora egiten, ikastetxe baten aurretik pasatu naiz. Sarrerako ate handiaren bi orri saretuak giltzatuta zeuden, jolastokiak hutsik, hiru pisutan banatutako leiho guztiz berdinak itxita. Uso bakan batzuen hegoena zen patioetatik zetorren zalaparta bakarra. Jolas zaharren malenkonia zerion eszenari.Laster, gizon bat ikusi dut hesien albo batean dagoen ate txikitik sartzen, pintura-pote bat zuela eskuan. Eskolako zaintza-lanen arduraduntzat hartu dudanak potea lurrean utzi eta saskibaloiko poste erdi herdoilduetako bat lixatzeari ekin dio. Zain nengoen laguna agertu denean, kafea hartzera gonbidatu nau. Urrutiratzen ari ginela, atzera begiratu dut. Ordu arte erreparatu gabeko bospasei pertsonaikusi ditut leihoen pintaketan eta kristalak garbitzen. Lagunak esan didanez, gurasoak eta irakasleak dira guztiak.
«Garai zaharrak itzuli dira, gogoratzen?» erantsi du.
Hitz beste
Patioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu