Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Perspektiba

2012ko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Orain laurehun urte, Lurrak 6.000 urte inguru zituela uste zen eta gizakia ere ia munduarekin batera sortu zela. Zifra hori handitzen joan zen: Kanten garaian zientzialari batzuk milioi bat urteko adina ematen hasi ziren, eta zifra izugarrikeria hutsa zen orduko jendearentzat. Gaur, 4.500.000.000 urte ere ematen zaizkio Lurrari. Eternitateak hurbil egon behar du zifra horretatik. Gizakiaren sorreraren data ere handitzen eta handitzen joan da: homo sapiensen sorrera orain 2.500.000 bat urte datatzen da.

Gizakia gizaki denetik, guri eta gure zirkunstantziari buruzko pertzepzioari urrutiratzen joan zaio horizontea. Bertigozkoa da perspektiba, hutsaren hurrengo kosmiko bat gara munduan. Egunotan haizearen eraginez kaleetan atzera eta aurrera dabiltzan hosto ihartuen pareko. Baina ez dugu etsiko mundua guztiz hondatu arte.

Hutsaren hurrengo kosmikoak izanagatik ere, harrokeria totalak bizi gaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.