Lavorare stanca, lan egiteak nekatu egiten du, zioen Cesare Pavesek. Monasterioetako fraideek, bibliotekan nekatutakoan, baratzean hartzen zuten atseden.Baina guk ez dugu baratzerik. Bai, ordea, pertsianak. Goizean goiz askatu ditugu; eskuila batekin gogotik igurtzi eta gero, urte guztiko hautsen geruza kentzen eta pinturaren distira itzultzen saiatu gara; azkenik (lanik zailena), beren gontzetara itzuli ditugu. Pertsianak garbitzen ari ginen bitartean, egunon jatorrizko zentzua berritu digu irratiak Johann Kuhnau-ren Tristis est anima mea (Triste dago nire arima) motetearekin. Ez da beharrezkoa sinestuna izatea gurutzeko tragediak daukan indarra barneratzeko: gizakiaren historian, Kristorena da, seguru asko, heriotzak izan duen errepresentaziorik goratsuena, bai gizakiaren barne-muinetan,bai gizakiaren emaitza artistikoetan.
Pertsianak distiratsu eta leihoak garden gelditu zaizkigu.
Hitz beste
Pertsianak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu