Gogoratzen? Krisiaren atzaparrak hasita zeudenean han arrasta eta hemen zauri egiten, Zapaterok ez zuen onartu krisi baten aurrean geundenik. Eta izen berriak asmatzen hasi zen gero eta oldarkorrago zetorren piztia beltzaren existentzia ukatzeko. Orduan hasi zen bere porrota. Zezenaren adarrak barraskilo batenak zirela sinestarazi nahi izan zigun egunean.
Antzekoa gertatzen ari zaio Raxoiri. Ustelkeria, gero eta biluziago; frogak, gero eta gardenago; gezur eta mehatxuak gero eta gordinago. Raxoik, ordea, ez du gaitza izendatu nahi: ustelkeria hitza ez da bere hiztegian kabitzen.
Piztiaren izena esateko ausardia omen harengandik libratzeko modu bakarra, demonologiak hala dio behintzat. Raxoik, ordea, izu sekulakoa dio mamuaren izena esateari. Ez da harrigarri: badaki piztia izendatzeak deskalabru pertsonal eta politikoa dakarkiola.
Baina ez izendatzeak, areago. Gainera —to lotsa!— Zapateroren bidetik.

Hitz beste
Piztiaren izena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu