Plazatik

Platerak eta paterak

andoni egana
2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Edozein lagunartetan gaia ateratzea aski da antzekoak garela dirudien arren ikuspuntu desberdinak ditugula ohartzeko. Mahaiaren jiran harrotzen da gainera askotan gaia, bazkaloste edo afalondorenetan, «tuper» bat ez eramana damutzen hasirik zauden unean, urtean zeharreko otorduetan zuri sobratutako jan-edariekin beste pare bat lagun elika daitezkeela aspaldian egin baitzenuen kalkulua.

Abiapuntua aldatu da ordea zeharo, etorkinei buruzko berriketaldiak hasteko orduan. Duela urte batzuk pateratan zetozenen irudiek urratzen zuten bidea. Errukia, ulermena, eskuzabaltasuna eta ia-ia elkartasuna ere suma zitekeen orduko hitzetan. Gaur egun, gehienetan, inguruan gertatutako lapurretak dira hizpideari ekiteko arrazoi. «Lapurreta» hitzak badu niretzat euskaraz beste hizkuntzetan pareko hitzek ez duten indar bat. Eta nondik gatozen ere ez da ahaztu behar. Umetatik ikasi dugu eskaleei jatekoa ematen edo dirua otarteko batentzat, baina sosak bere horretan ez, auskalo zertarako erabiliko zituzten eta.Paradoxikoki, azken lapurretak jatetxeetan izan dira… «Ikusten? Ez dituk jateko bila joan jatetxera ere!» esango du norbaitek.

Abiapuntua aldatzearekin ondorioak eta jarrerak ere aldatu egin dira. Harritu egiten naiz, gero eta gutxiago ordea, bizimodukide edo ideiaurko ditudanek euren errezeloak azaltzen dituztenean. Zerbait egin beharra dagoela entzuten hasia nago behin eta berriz. Ezin omen da luzaroan horrela segi hemen. Euskaldunak ere joan izan zirela kanpora baina lanera, eta ongi hartuak izan zirela, baina finak eta zintzoak zirelako. Gainera, hona etorritako askok eta askok tripapeko ileak korapilatuz eguna egonean eman arren, diru-laguntza oparoak dituztela ezerezaren truk. «Zerbait» hori zertan datzan galdetzen baduzu ez dizute argi erantzungo inork ez baitu Sarkozy txiki bat izan nahi. «Hemen» hori zehazteko galdetuta ez dizute xehetukoErkidego Autonomoaz, Euskal Herriaz, Espainiaz edo Europaz ari diren. Eta joandako euskaldun guztiak finak ziren edo beti fin jardun zuten galdetzean, salbuespenak salbuespen direla eta —gaur egun edozein atakatatik ateratzeko balio duen esaldi magikoa— guztiok dauzkagula gure kontraesanak botako dizute.

Sumatzen zen krisi ekonomikoaren ondorioetariko batiritzi aldaketa hau izan zitekeela. Estu gabiltzanetan ukondokoka egiten dugu toki; estutzen gaituena iritsi berria bada,ukabilkadak ere erabil genitzake.Eta hori oraindik Euskal Herrira heldu den etorkin kopurua ez delarik handi-handia! Handiagotzen denean, elkar-igurtzia orain baino sarriagoa denean, betiko leloa entzungo dugu orain baino gehiagotan: «Gure seme-alabei lanpostuak kendu baino ez dute egitenkanpotar horiek». Iritsikogara iritsi behar ez genukeenera. Txikia izango da kanpokoaren etsairik etsaiena.Zapaldua apalduarena. Itoa ijitoarena.

PP eta PSOE jakitun dira noski. Aste honetan bertan onartu dute etorkinen egoera lazten duen lege berria,aldi berean bertakoentzako gizarte-laguntzakmurriztuedo gutxienik zehazkiagofiskalizatuko dituena. Ongiiruditzen zait iruzurrariaurre egitea. Baina behinegiten hasita, iruzurgune nagusietara jo behar lukete eta ez etorkinen eta bertakotxikiaren tranpak egin egoeraren erantzule. Non geratzen da lana eta bezeroak soberanizan arren, lehen hainbat etekin ematen ez diolako gauetikgoizera bere enpresa itxi duen nagusiarekiko jarraipena? Jazarpena ere behar luke, Administrazioak ongi baitaki kanpoan utzi duen langile mordoxkari ez diola behar adinako kalte-ordainik eman, eta gainera diru hori Fogasak ordaindu duela, nahiz nagusiak, beste izenen baten pean badituen oraindik beste hainbatenpresa eta ondare pribatu ikaragarria.

Ez genuke ahaztu behar, gurean ere, beste edozein gizartetan bezala, arazorik handiena ez direla, esaterako, errumaniarrak. Arazorik handiena diraeuskaldun batzuk errumaniartzat dauzkaten beste euskaldunak. Eta ez dut hizkiaspertu hau kasualitatez hasi mahai oparoaren jiran. Batzukbehintzat, oraindik dexentek, asko daukagu. Eta ez diogu daukagunari, edo daukaguntxoari, uko egin nahi.Naturala da. Baina aldi berean ez da gezurra pertsona dela animalia inbidioso bakarra, eta ondasun nahiak dakarrela txarkeria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.