martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

'Pole'-tik gertu

2015eko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Badago kontzeptu bat azkenaldi honetan gure artean asko erabiltzen ari dena: hiru abiadura. Gure herrian, subiranotasunaren alorrean aurrera egiteko, hiru erritmo egongo direla adierazi nahi da esamolde horren bidez. Kontsentsu handi samarra dago abertzaleen artean horretan.

Hiru erritmo gune dira: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, alde batetik; Nafarroa, bestetik; eta Ipar Euskal Herria (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa). Zuenean ere horrelako zerbait gertatzen ari da. Kataluniak erritmo sendoa jarri du; Valentzian oraindik abiatu gabe dago prozesua; Balear uharteetan antzeko egoeran daude; eta dexente makalago doa Ipar Katalunia. Kataluniak hartu duen indarrak are era kezkagarriagoan ikusarazten du beste hiru guneen abiadura.

Departamendu hauteskundeetan, Euskal Herriak Baik %16 inguruko emaitza lortu du, eta, ohi duenez, sendoago agertu da mendialdean, kostalde frantsestuan baino. Hamabi barrutietatik bostetan lortu du bigarren itzulira —gaur da— igarotzea. Azpimarratzekoa da Errobi-Aturri kantonamenduko emaitza, Alain Iriart hautagai abertzaleak %37,90 lortu baitu.

Bada beste aurrerapen bat zuei, lagun katalanoi, aipatzea merezi duena. Aurrerapen kualitatiboa da. Bigarren bozketarako boto eskaerak egiteko orduan, abartzaleek, EH Baik, apestatuak izateari utzi diote; alegia, FN eta UMP/eskuinari aurre egin diezaiokeen indarra EH Bai denean, ezkerrrak, sozialistek eta ekologistek koalizio abertzalearen aldeko botoa eskatu dute. Zuzenean, itzulinguruka ibili gabe.

Astiro joan da luzaroan abertzaleen gorakada Ipar Euskal Herrian. Iragan igandeko hauteskundeetan lortutako emaitza onek, hau da%20ra hurbiltzeak, hazkunde biziagoa edukitzeko pole-an jarri dute EH Bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.