Hitz beste

Popa-bistan

Anjel Lertxundi.
2011ko ekainaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eguzkiak orain eskuinaldetik argitzen zuen: itsasotik altxatzen zen, behe lainoz jantzia oraindik, eta ezkerraldetik murgiltzen zen itsasoan», dio Coleridgeren Marinel zaharraren baladak Sarrionandiaren itzulpenean. Coleridgek, ordea, balada idatzi eta gero ezagutu zuen itsasoa. Eta ikusi zuenak dezepzionatu egin zuen. Salgarik ez zituen Po ibaiko bateltxoak baino ezagutzen, ez zen sekula Italiatik irten, baina Sandokanek ederki ezagutzen zituen Malasia eta Indiko Ozeanoa. Patrick O'Brian, itsas nobela aparten egilea, itsasoan ibili gabea zen, harik eta behin, irakurle aberats batek bere yatera gonbidatu zuen arte; espero zitekeen bezala, ontzira igo bezain aise, popa-bistan gelditu ziren idazlearen ezjakintasuna eta trebezia falta. Txomin Agirrek ez zuen Urbiara joan beharrik izan(neskameak ematen omen zion hango berri), Garoa idazteko.

Irudimena belazeak eta itsasoak baino zabalagoa omen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.