Hitz beste

Porrota

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez zeukan pentsatu beharrik ere: baloia hanketaraino etorri baino lehen aurreikusten zituen jokaldi guztiak, zer nolako abiada hartuko zuen, nola engainatuko zituen aurkariak, nola iritsiko zen atezainaren aurrera, zer nolako zartakoa emango zion baloiari, zer sare-soinu entzungo zuen lehendabizi eta zer txalo-zaparrada iritsiko zitzaion gero belarrietara…Ronaldori buruz ari naiz, ez portugaldar handiosaz, Brasileko kankailuaz baizik. Egun batez, ordea, indarrik gabe gelditu zen, belaunek ez zioten erantzuten, eta ezin gauzatu instanterik nanoenean irudikatzen zuen hura. Esaldi dramatiko batekin laburbildu zuen egoera:

«Nire gorputzaren kontra galdu dut». Alegia, gorputzak ate propioan sartu ziola azken gola.

Rubalkabak, ehun metro korritzen hain iaioa omen zen politikariak, dastatua zuen gorputzaren kontrako porrotaren ozpina; igande gauean, ordea, gorputz sozialaren abandonuaren behazuna ezagutu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.