HITZ BESTE

Sentimenduaz

Anjel Lertxundi.
2010eko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sentimendua ez zen guztiz desagertu literaturaren plazatik, horixe egia, baina lotsatuta zebilen, gaztetan dantza eskatzerakoan lotsatzen ginen bezala. Lotsagabetzen eta itzultzen ari dela dirudi. Bulkada berriz, gainera, arteak hala eskatzen du. Niri, behintzat -ez dakit zuei-, azken urteetan baino nabarmenagoa egiten hasi zait sentimenduen presentzia narrazioetan, poesian, kantuetan.

Erromantizismoak egintza artistikoaren ardatz-ardatzean ni-a jarri zuenetik gehiegikeria handiak egin baitziren sentimenduen izenean, posmodernismoak anatema bihurtu eta desterratu egin zituen sentimenduok: gaizkileak ziren, gertakari artistikoaren asasinoak ia-ia. Ematen zuen sentimenduak ez direla bizitzaren parte inportantea.

Orain, berriz, badirudi bertsolari klasikoaren jarrera datorrela berriro: «Nere sentimendua nahi det deklaratu...». Dantza eskatzera irtengo gara ostera ere, fortuna izateko esperantza apurño batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.